Web irisgarritasuna

Sarrera

Sustapen Ministerioari atxikita dagoen Aena, enpresa erakunde publikoak guztientzat irisgarria den komunikazio kanal praktikoa jarri du erabiltzaileen esku. Horren bidez, oztopoak ezabatu nahi ditu eta, horrela, bere web orriak sarean duen presentzia hobetu dadin lortu, ahalik eta sinpletasun, irisgarritasun eta eraginkortasun handieneko irizpideen arabera, eskaintzen diren informazioa eta zerbitzuak edozeinek kontsulta ditzan.

Irisgarritasuna

Ekintza hau bat dator Europar Batasunaren 2002ko martxoaren 25eko Kontseiluaren ebazpenean, E-Europe 2002 "Gune publikoen eta bertako edukien irisgarritasuna" izeneko ekintza planari buruzkoan, emandako arauekin; ondo betetzen ditu informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko 2002ko uztailaren 11ko Legearen xedapenak; eta kontuan hartzen ditu "Estatuko Administrazio Orokorreko web orriak editatu eta argitaratzeko gida" izenekoan bildutako jarraibideak.

WAI arauak

Irisgarritasunari buruzko WAI-AA ziurtapena

Horren haritik, Aenako web orriaren edukiek A bikoitza ziurtapena jaso dute, WAIk (Web Accessibility Initiative) emandako gomendioei jarraiki. WAI W3C (World Wide Web Consortium) partzuergoko nazioarteko lan taldea da eta bere lana kolektiboak babestea da, esparru birtualean haustura sozialek eragin ditzaketen edozein eratako diskriminaziorik jasan ez dezaten. Horren haritik, Aenaren atarian erabilitako teknikak bat datoz WAIk esandakoarekin, bai XHML markatzerako bai CSS markatzerako.

Hyper Text Markup Language Cascading Style Sheets

Kanpo ziurtapenak

Pertsona guztientzat irisgarria izateko, Aenatik kanpoko bi elkarteren lankidetza izan dugu. Horiek W3C erakundeak A bikoitza balidaziorako WAI arauak betetzen direla ziurtatzeaz arduratu dira.

Technosite

Technosite AA ziurtapenaren zigilua Euracert AA ziurtapenaren zigilua

Technosite-k, ONCE Fundazioko kide denak, honakoa ziurtatu du:
2007-10-10ean AENAren web orriaren auditoretza egin da, http://http://www.aena.es web gunean.

Auditoretzaren emaitzak ondo erantzuten die W3C-WAI lantaldearen 1.0 web edukirako irisgarritasun arauetan jasotako A bikoitzaren mailari dagozkion irisgarritasun baldintzei, ondorengo salbuespenekin:

Kartografia, Estatistika, Eguraldia (ingelesezko bertsioa) eta Aireportuko dendak.

Gainera, AENAren web orrian dauden eta data hau baino lehenagokoak diren PDF formatuko agiri askok ez dituzte oinarrizko irisgarritasun baldintzak betetzen.

Ziurtagiri hau izanda, AENAk hitzematen du agiriak modu irisgarrian helaraziko dizkiela hala eskatzen duten erabiltzaileei.

King-eClient

King-eClient AA ziurtapenaren zigilua

King-eClient aholkularitza enpresak, King-eAccess metodologia erabilita, WAI ekimenaren arauetan oinarrituta http://www.aena.es web orria AA mailan irisgarria dela dioen ziurtagiria eman du. Horrek 2. mailako lehentasun arau guztiak betetzea dakar berekin eta edozein erabiltzailek du bertan sartu eta nabigatzeko aukera. King-eClient eta Aena enpresen arteko lankidetza guztientzako web orria sortzeko prozesuaren baitan kokatzen da. Bertan, web-erako sarbide globala sortu da, inorentzako oztoporik gabe eta erabiltzaile guztientzat eduki berberak bateratuta. Ziurtagiria emateko, King-eClient enpresak sortu ahala aztertu ditu http://www.aena.es guneko orriak eta beharrezko zuzenketak proposatu ditu erabiltzaile guztiek web gunean sartzeko erraztasunei lotuta antzeman izan daitezkeen gorabeherak konpontzeko. Oztopoak gainditu ondoren, web gunea irisgarria dela ziurtatu da 2007ko urriaren 9an.

Kontaktua

Egun, atariko orri guztietan irisgarritasuna hobetzeko lanean ari gara. Irregulartasunen bat ikusiz gero, ez izan zalantzarik; jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatzita:
webpublica@aena.es